'Haur Kabareta'k herriko txikiei artista izateko aukera emango die

elgoibarren.net 2008ko mar. 13a, 15:05

Apuntatu agendan: “Haur Kabareta” izeneko antzezlana eskainiko du Agerre Teatroa taldeak domeka honetan (martxoak 16) Herriko Antzokian (16:30).



Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta Haur Kabareta izeneko antzezlana eskainiko du Agerre Teatroa taldeak du arratsaldeko 16:30ean, Herriko Antzokian.

Umeek Eszenatoki gainera igotzeko aukera daukate 'Haur Kabareta' antzezlanean

Antzezlan honetan, musika eta antzerkiaren bidez, bi neskatilaren arteko adiskidetasuna, handi egitearen prozesua eta desberdin izateko aukerari buruzko istorio bat azaltzen da.
Abestien eta dantzen bidez, Mari, Paki eta Sergio protagonistek bat egingo dute ikusleekin, ikusleei edonor musika maisu handia izan daitekeela proposatuz.
Musika, ipuinak, txotxongiloak eta antzerkia izango dira Haur Kabaretaren osagaiak. Horretaz gain, inguruan ditugun gauzekin musika egiteko aukera izango dute ikusleek.
  • Ikuskizun musikal hau 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta euskaraz izango da.