Azken egunetako euriteek lur-jausiak eragin dituzte, eta ondorioz, trenbidea itxi behar izan dute Elgoibar eta Usurbil artean. Karkizanoko tunelaren parean izan dela lur-jausietako bat azaldu du EuskoTrenek.
Auto istripua: Bestalde, emakume bat larri zauritu da A-8 autopistan, Mendaro parean, goizeko 7:25ean izan den auto istripu larrian. Istripuak ilara luzeak sortarazi ditu Bilborako norazkoan.
EuskoTren autobus bidez ari da bidaiariak eramaten trenen ordutegi berarekin. Arratsalderako berriz ere tren zerbitzua martxan izatea espero dute EuskoTreneko arduradunek.
Euskal Herriak alerta egoeran jarraitzen du eguraldi txarraren ondorioz.