Diru zikina?

Asier Etxaniz 2008ko api. 18a, 08:27

-Harrapatu diate, Roberto Cearsolo, bigarrena Elgoibarren denbora gutxian, zenbat duk bada Pedro Atristain ere auzipetu zutela Bravo kasua delakoan?

 

-Auzipetzea bat duk, zigortzea beste bat, eta zigorraren nolakoa ere oparia izan zitekek.

-Hurrengoan gu igoal, esan nian tentuz ibiltzeko, baina ez, lehenengo hire babes ofizialeko etxea baino garestiagoa den todoterrenoa, eta orain berriz 14 metroko yatea. Nork sinetsi behar dik hire ordu extren kontua!

-Eta? Nork salatu behar naik? nor zegok libre. Nire berri mundu guztiak zekik, zertan ibili disimulatzen. Uste al duk dioten bezala milioi erdi eurorengatik dabiltzala horrela! Adarrik ez!

-Hago ziur auzoa, herria eta gainontzekoek ondo zainduta habilela, argi ibili, beti zegok jeloskor zuzen ustekoren bat dena izorratzeko prest.

-Lasai motel lasai, beti zegok jeloskor zuzen ustekoren bat besteen aitzakian negarrez eta bere aukeraren zai.

-Tira, atera egik beste trago bat.

-Diru zikinik gabe nora joango ginduzkian ba...

Horra erantzuna.