Umeez gain helduek ere parte hartuko dute estreinakoz Jose Gurrutxaga krosean

elgoibarren.net 2008ko api. 18a, 14:12

 
Jose Gurrutxaga krosaren 15. edizioa berrikuntza nabarmen batekin etorriko da domeka honetan (apirilak 19). Aurten estreinakoz, 16 urtetik gorakoek ere izena eman ahal izango dute.
Elgoibar Ikastolak antolatzen duen proban 550 neska-mutilek eman dute izena dagoeneko

 
 

Nagusiek bete beharreko korrikaldia 4.410 metrokoa izango da, 12-16 urte bitartekoen ibilbide berdina, baina hiru buelta emanez.
  • Nagusien izen-ematea: Udaletxeko arkupeetan egingo da 10:30ak arte.

Ibilbideak eta lasterketen ordutegia.

Bestalde, gaztetxo guztiek jasoko dituzte domina, opari eta kamisetak; trofeoak aldiz, 1997. urtetik gorako lehen neskak eta mutilak.
Eguraldiak laguntzen badu (ikus Euskalmeten domekarako iragarpena) kirol festa bikaina bizitzeko aukera izango da domeka goizean Plaza Handian eta inguruko kaleetan.