ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

elgoibarren.net 2008ko api. 20a, 10:46

Azken Ordua: Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeko PSE-EE alderdiaren egoitzak jasandako atentatua gaitzesteko hartu duen erabakia jakitera eman du.
(Jarraian, domeka goizeko kronika) ETAren izenean berba egiten zuen pertsona batek goizeko 2:30ean (zapatua eta domeka arteko goizaldean) deitu du DYAra PSE-EEren egoitzako bonbaren abisua emateko. 3:20rako zegoen programatuta lehergailua eta puntu-puntuan egin du eztanda. Ez da zauritu fisikorik egon, baina kalte material handiak eragin ditu egoitzan bertan eta inguruko etxebizitza eta autoetan.

 
 Alfredo Etxeberria alkateak atentatua gaitzesteko bi kontzentrazio deitu ditu gaurko (apirilak 21).
  • Lehenengo kontzentrazioa 12:00etan udaletxe aurrean.
  • Bigarren kontzentrazioa 19:00etan atentatua izan den tokian.
  Urasandi auzoko bizilagunek ez dute gau lasaia pasatu. Goizeko 3:00ak aldera Ertzantzaren megafoniak esnatu ditu, leihoak ireki eta pertsianak jaisteko esanez. Leihoetatik urruntzeko abisua ematen zuten behin eta berriz, PSE-EEko egoitzan bonba bat zegoelako. Kale guztia itxi egin dute, eta bizilagunei leihoetara ez gerturatzeko esan zieten.

Arg: Fernando Gomez, El Correo.

 
  Goizeko 2:32an eman dute bonba abisua ETAren izenean Urasandiko telefono kabinatik eta 3:20an puntuan egin du eztanda. PSE-EEko egoitzako atean zegoen kokatuta bonba, eta Ertzantzak jakinarazi duenez, hiru kilo lehergailu inguru izango zituen. Zorionez, ez da zauritu fisikorik egon, baina bonbak kalte material dezente eragin ditu: PSE-EEren egoitza berritzen ari ziren eta erabat txikituta geratu da, pareko etxebizitzetan zenbait leiho eta pertsiana puskatu dira eta inguruan aparkatuta zeuden auto batzuk ere kristalik gabe gelditu dira.
 
Kaltetuek jarraitu beharreko prozedura
Etxeetan kalteak jasan dituzten 25-30 bizilagunekin banan bana jarriko da harrmeanetan Udala, kalteordainak-eta bideratzeko. Kaltetu ziren autoak zortzi dira.
Urasandiko auzotarren esperientzia 
Hiru eraso urtebetean
Elgoibarko PSE-EEko egoitzak hiru eraso jasan ditu urtebeteko epean, azkena joan zen abenduan; eta apur bat gehiago atzera egiten badugu, bi urte eta erdian sei eraso izan dituela esan digute, baina horrelakorik bat ere ez.
Ertzainak goizaldeko 6:00ak ingurura arte lanean jarraitu dute, bigarren bonba bat egon zitekeelakoan, baina ez da horrelakorik gertatu.
Etxeetan kalteak jasan dituzten 25-30 bizilagunekin banan bana jarriko da harrmeanetan Udala, kalteordainak-eta bideratzeko. Kalte ziren autoak zortzi dira.

Politikari ugari gerturatu da

Miguel Buen PSE-EEko idazkari nagusia eta Iñigo Urkullu EBBko presidentea kalteak ikusten. Argazkia: EFE

Ez zen domeka goizetako ohiko irudia gaur Urasandin aurkitu duguna. Udaletxeko politikari asko gerturatu dira Urasandira PSE-EEko zinegotziei euren babesa ematera. Alfredo Etxeberria (Elgoibarko alkatea), Markel Olano (Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua), Jon Peli Uriguen (EAko zinegotzia), Unai Zulaika (Ezker Batuako zinegotzia) eta beste herritar asko gerturatu dira Urasandira. Politikariekin berba egin dugu, eta denek esan dute "hau ez dela ezer konpontzeko bidea". Ovidio Campello eta Miguel Hernandez PSE-EEko zinegotziak oso minduta zeuden, baina aurrera egingo dutela ziurtatu dute. Zenbait auzotarrekin ere egin dugu berba, eta "beldurra" pasatu dutela aitortu dute.
Deklarazio hauek guztiak bideoan jaso ditugu. Prest dauzkagunean igoko ditugu web gunera.
 
  BIDEOA:
Miguel Fernandez (PSE-EEko zinegotzia), Ovidio Campello (PSE-EE zinegotzia), Alfredo Etxeberria alkatea, Markel Olano, Gipzukoako Foru Aldundiko diputatua, Unai Zulaika (EB-Berdeak alderdiko zinegotzia), Jon Peli Uriguen (EAko zinegotzia), Javier Nuñez (PPko zinegotzia) eta zenbait herritarren balorazio eta iritziak{google}-7965258602424146723{/google}

Kontzentrazioak eta Bozeramaileen Batzordea
Astelehenean (apirilak 21) kontzentrazioa egingo da Plaza Handian 12:00etan eta iluntzeko 19:00etan PSE-EEko egoitzaren aurrean. Bestalde, alkateak Bozeramaileen Batzordea biltzea erabaki du eta aho batez erabaki dute ETAren atentaua gaiteztea.
 
Jaurlaritzako Barne sailburuak adierazi duenez, sozialisten egoitzen kontrako atentatuak egiten ari diren ETAko kideen eta horien egituraren inguruan badakite "zerbait".
    Lotura duten albisteak:
    ARGAZKIAK

1706641187434 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187466 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187504 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187542 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

Argazkia: EFE.

1706641187637 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187678 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

 

1706641187711 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187746 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

1706641187782 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan

Argazkia: EFE.

1706641187854 ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan