Sekula baino antxintxikari gehiago XV. Jose Gurrutxaga krosean

elgoibarren.net 2008ko api. 22a, 12:44

 
Adin guztietako 574 korrikalarik, sekula baino gehiagok, parte hartu zuen domekan (apirilak 20) XV. Jose Gurrutxaga krosean.  Aurten, estrainekoz, 16 urtetik gorakoek ere parte hartu dute.



Elgoibar Ikastolak Jose Gurrutxaga, 86 urteko antxintxikari elgoibartarraren omenez antolatzen duen krosa arrakastatsua izan zen oso: eguraldiak lagundu zuen, partaide errekorra gainditu zen eta ikusleek kale bazter eta txoko guztietatik animatu zituzten parte hartzaile saiatuak.
Elgoibar eta Mendaroko 574 korrikalariek 13 lasterketetan parte hartu zuten. Bestalde, aurtengo nobedade nagusia, 16 urtetik gorakoentzat parte hartzea zabaldu izana da. Halaber, maila honetan, 32 lagunek parte hartu zuten eta Jose Antonio Ruiz eta Pilar Arriola izan ziren irabazleak. Azkenik, gaztetxo guztiek jaso zuten domina, oparia eta kamiseta; trofeoak aldiz, 1997. urtetik gorako lehen neskek eta mutilek.
Juanma Arceri omenaldia
Jose Gurrutxaga Krosaren XV. edizioan lagundu duten guztiei, entitate, pertsona eta abarrei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek; baita, lasterketetan parte hartu dutenei, Udala eta Udal Kirol Patronatuari ere.
Bestalde, bereziki, Juanma Arce gogoratu nahi izan dute, "kros honen historiaren parte delako, sortu zenetik urtero isilean lanean aritu delako. Beraz, Juanma, eskerrik eta txalorik beroena jaso ezazu hemen gauden guztion partetik".

Irabazleak, Jose Gurrutxaga, Udal ordezkari eta Mintxeta Atletismo Taldeko lehendakariarekin.

Nagusien lasterketako partaideak.

1706641186223 Sekula baino antxintxikari gehiago XV. Jose Gurrutxaga krosean

1706641186252 Sekula baino antxintxikari gehiago XV. Jose Gurrutxaga krosean


 
ELGOIBARKO XV. JOSE GURRUTXAGA KROSA 
 

 

IRABAZLEAK

DENBORA

 97an jaiotako neska (950 m.)

Ainhoa Etxeberria

3´ 38´´

 97an jaiotako mutila (950 m.)

Jon Salegi

3´ 28´´

 96an jaiotako neska (950 m.)

Lorea Santiago

3´ 27´´

 96an jaiotako mutila  (950 m.)

Iñaki Gabilondo

3´ 26´´

 95ean jaiotako neska(1.470m.)

Sara Beristain

6´ 01´´

 95ean jaiotako mut. (1.470m.)

Ibon Belaustegi

5´ 10´´

 94an jaiotako neska (1.470m.)

Nora Santiago

5´ 28´´

 94an jaiotako mutila (1.470m.)

Urtzi Intsausti

5´ 06´´

 93an jaiotako neska (1.470m.)

---------------

 

 93an jaiotako mutila (1.470m.)

Asier Gurrutxaga

5´ 11´´

 92an jaiotako neska (1.470m.)

Maria Hernandez

6´ 54´´

 92an jaiotako mutila (1.470m.)

Mikel Anakabe

4´ 42´´

 91.urtetik gora emak(4.410m)

Pilar Arriola

16´ 02´´

 91.urtetik gora giz.(4.410m.)

Jose Antonio Ruiz

12´ 22´´