Elgoibar-Deba txangoaren kronika
Eguraldia lagun genuela, Elgoibarko Foruen Plazatik 40 lagun atera ginen joan zen zapatuan (apirilak 19) goizeko 8:00etan. Errotatxo baserri ingurutik pasatuz San Migel auzora igo giñen. Ondoren Urkaregitik zehar Arnoate baserriraiño iritsi giñelarik. Hango aska ederrean mokadu bat hartu ondoren Arno mendikate ezezagunean barneratu giñen. Beste behin txundituta geratu ondoren, Arno tontorrean atera genuen ondoko argazkia. Posatuaren ostean, Kalbarioan beste geldiune bat egin, eta Debara iritsi giñen, eguerdiko 13:00-ak inguruan. Hurrengo trena hartu eta bazkaltzeko ordurako etxera etorri giñen.