Aitor Gisasolaren lehen pausoak publizitatearen munduan

elgoibarren.net 2008ko api. 22a, 15:25

 
Antzerkilaritza gustuko duen gazte elgoibartarra da Aitor Gisasola, eta publizitate munduan ere lehen pausoak emateko aukera izan du orain gutxi. Keler garagardo etxearen kanpaina berriko protagonistetako bat da. (Iragarkien bideoak dauzkagu)

 

  • Ikus hemen iragarkia (bideoak):
      • Iragarkia 1
      • Iragarkia 2
          • *Jertse gorriduna da Aitor Gisasola, botila kontenedore erraldoian sartzen saiatzen ari dena.

-Nolatan iritsi zara Keler garagardoaren iragarkia grabatzera?
Donostian antzerki klaseetara joaten naiz astean behin. Orain dela  4 urte hasi nintzen. Eskolan bertan, noizbehinka, publizitaterako casting-ak egiten dituzte, eta orain dela pare bat hilabete deitu egin ninduten.

-Non grabatu zenuten ?
Grabazioa Hondarribin izan zen. Egun bakarra zeukaten anuntzio guztia grabatzeko eta eguraldiarekin nahiko larri ibili ginen, iragarpenak ez zeukan itxura onik… Azkenean, baina, agoantatu egin zuen. Goizeko 7:00etan hasi ginen lanean. Niri zegokidan zatia segituan grabatu zuten. Dena oso kontrolatuta egoten da: janzkera, ibiltzeko modua... Zuzendariak, edozer grabatzen hasi baino lehenago aktoreekin berba egiten du, transmititu nahi duena jakinarazteko.

-Bitxikeriarik edo… ?
Anuntzioko boteila handi hori, esaterako, polispanez egindakoa da. Guk urdin argi kolorekoa ikusten genuen, baina gero, ordenagailuarekin nahi duten kolore eta itxura ematen diote. Telebistaz eguraldiaren iragarpena emateko darabilten sistema berdina, alegia. Atentzioa deitu zidan.
-Zelako esperientzia izan da?
Zuzendaria gustura geratu zen nik egindako beharrarekin, eta neu ere pozik nago. Nire buruarekin gustura nago momentu motz eta konkretu batean ondo erantzuteko gai izan nintzelako, alegia, kapazidade hori edukitzeak poztu ninduen. Eta hori antzerki klaseei esker lortu dut.

-Gogorra izan al zen pasa behar izan zenuen hautaproba ?
Casting-a nahiko azkarra izan zen. Umore britainiarra nahi zutela esan zidaten... baina nik ez nekien horrekin zer esan nahi zidaten, ja,ja,ja ...Mr Bean etortzen zitzaidan burura...
Kamera aurrean, beste neska batekin batera, taberna baten egongo bagina moduan egin behar genuen. Bat-batean, Keler izugarri bat ateratzen zigutela imajinatu behar genuen, eta harridura aurpegia ipini. Ez boteila erraldoirik, ez tabernarik, han ez zegoen ezer, eta hori irudikatzea izan zen zailena. Antzerki hutsa!

-Noiztik zabiltza publizitatearen mundu honetan ?

Antzerkian nabilenetik. Publizitatean ez dot gauza handirik egin. Behin Joane Somarriban anuntzio batean ere agertu nintzen... Usten dot Telefonicakoa zela...
Egun, Elgoibarko Taupadan eta Donostiako antzerki talde batean nabil. Bietan, oso gauza interesgarriak ikasten. Tontokeri bat emango du baina, Taupadan sartu nintzenean (orain dela urtebete), bistaz ezagunak baina aldi berean ezezagunak ziren elgoibartarrak ezagutu nituen. Ez dakit zela esan, giro desberdinekoak. Donostian Maiatzak 29rako obra bat prestatzen ari gara. Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 20:00etan izango da. Donostiako Gazte Antzerki Erakusketara aurkezten dugun obra bat da. Esan beharrik ez dago guztiok zaudetela gonbidatuta.

-Nola sartu zitzaizun antzerkirako grina ?

Ikastolan, hautazko ikasgaietako bat zen antzerki tailerra. Kontua da hiruhilabeteko hasieran, galdeketa moduko bat pasatzen zigutela ikasleoi hautazko ikasgai horrek aukeratzeko. Nik, galdeketa guztietan antzerki tailerra ipintzen nuen, baina behin ere ez ez zitzaidan tokau, eta amorru horrekin geratu nintzen... uaste dot, amorru horrek berak bultzatu ninduela gero antzerki klaseetan hastera.

-Aurrera begira beste proiekturik ?
Oin dela hilabete batzuk, laburmetrai bat grabatu nuen Algortako zuzendari batekin. Muntaia fasean dago zinta, baina laster irtengo dela pentsatzen dot. Zahartzaroaren inguruan egindako laburmetraia da. Jose Ramon Agirre da protagonista, eta nik bere biloban papela egiten dot. Suerte pixka batekin, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kimuak Programan sartzea lortzen badugu banaketa ona izango du zinemaldietan. Zuzendaria eskarmentu handikoa da laburmetraien munduan. Aurrez ere, irabazi izan du sariren bat. Laburmetraian kopia bat ematen didatenean egingo dugu paseren bat… Hollywood Elgoibarrera gerturatzen hasi da!! Ja,ja,ja…