BTT zentro bat, tenis pista bat eta padeleko bi egingo dituzte Mintxetan

elgoibarren.net 2008ko api. 23a, 14:26

Mintxetan eraikiko duten Debabarrena BTT Zentrua (mendi bizikletaz ibilbideak egiteko), Euskal Herrian kokatzen den hirugarrena eta Gipuzkoan egingo den aurrenekoa izango da.
Kirola eta natura uztartuko dituen produktu turistikoa izango da, eta informazio gunea eraikitzeko lanak aprobetxatuz, tenis pista bat eta paddel-ean jokatzeko bi kantxa egingo ditu Udalak Mintxeta kirolgunean.



  • Planoa. (Handiagi ikusteko egin klik)

    Kokalekua
    : Mintxetako aldagelak eta aire libreko igerilekuetako aldagelen artean (egin klik ondoko planoan)
  • Epeak: Eskabadorak hasi dira jadanik lurra harrotzen. Ekainaren 15erako (aire libreko igerilekuen denboraldi hasiera) tenis pista bukatuta egotea da Udal arduradunen asmoa. BTT zentroa uztailerako martxan egotea aurreikusten dute. Padel pistak, berriz, uda ostean eraikiko dituztela aurreratu du Alfredo Etxeberria alkateak.
  • Aurrekontua: 70.000 euro inguru. Tenis pista egiteko 35.000 euro.

Debabarrena BTT zentroa
Mintxetan jarriko duten Debabarrena BTT Zentrua Euskal Herrian kokatzen den hirugarrena da eta Gipuzkoan egingo den aurrena. Beste biak, Urdaibain (Bizkaia) eta Izkin (Araba) daude (ikus hemen: euskadi bbt zentroak). Frantzian 140 zentru baino gehiago eta Kataluinian 20 inguru daude.
BTT Zentroak 100 kilometroz, gutxienez, osatutako ibilbide sare seinalizatua eduki behar dute. Debabarrenakoak aise gaindituko ditu; 397 kilometro seinalizatu izango ditu guztira.
Ibilbideek: zailtasunaren arabera, lau koloretako seinaleak edukiko dituzte: berdeak (3), urdinak (2), gorriak (5) eta beltzat (6). Orotara 16 ibilbide.

Mendi bizikletaz egiteko 397 km. seinalalizatu dituzte.

Debabarrenako txoko ederrenetatik  pasako dira btt zaleak.

Ibilbideak seinalizatuta daude, zailtasunaren arabera kolore ezberdin batekin.

Informazio Guneko harrera Mintxetako aldageletan egongo da.

 
  • Informazio Gunea: Mintxetako futbol zelaiaren ondoan dauden aldageletako harreran egongo da zentroaren informazio gunea. Harretarako ordutegia zehaztu eta gero, uztailetik aurrera martxan egongo da. Bertan, ibilbideen gaineko informazio jasotzeaz gain, bizikletak alokatzeko leku bat egongo da. Aldagelak eta dutxak ere erabili ahal izango dira eta bizikletak garbitzeko leku bat ere prestatuko da.
  • Adin txikiko umeentzat eta beraien familientzako ibilbide bat ere prestatu da Mintxetako ingurutik Sallobenteraino joango dena.
  • Ekimen honetan Eusko Jaurlaritzak (Basquetour), Debegesak eta Debabarreneko udal guztiek parte hartu dute, eta bereziki, Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak. Ibilbideen seinalizazioaz Debegesa arduratuko da eta Mintxetako Informazio gunearen gestioa Udal Kirol Patronatuaren ardura izango da.
  • Zentru hau martxan jartzeko, ibilbideak diseinatzeko, batez ere, mendi bizikleta zale elgoibartar talde baten laguntzaz baliatu da Udal Kirol Patronatua eta guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
      • Herriko zaletu horietako batzuek, mendi ibilbideen inguruko xehetasunak ere batu dituzte honako blogean: www.wikiloc.com
 
   •   Tenis pista
Mintxetako aire libreko igerilekuetako aldagelen jarraian eraikiko duten tenis pista zoru sintetikozkoa izango da, “IMHn dagoenaren antzerakoa, baina kalitate hobeagokoa” azaldu du Ramon Mugica , Udal Kirol Patronatuko zuzendariak. Jadanik hasi dira pista egiteko lanekin, eta uda hasierarako prest egotea espero dute.

Hasita daude tenis pista egiteko lanak.

Aire libreko igerilekuen aldagelen ondoan egingo dute.



   •   Padel pistak
 Padelean jokatzeko bi frontoiak Mintxetako aldagelen teilatu gainean eraikiko dituzte uda ostean. Aire librekoak izango dira, tenis pista moduan, eta ziurrenik kristalezko paretak edukiko dituztela aurreratu du Alfredo Etxeberria alkateak.

Padel pisten kokalekua.

BTT zentroak alokairuan eskainiko dituen bizikletak tenis pistaren jarraian egongo dira.