Ekintza honetan Triska dantzari taldeko 180 dantzarik hartuko dute parte: Deba, Mendaro eta Eibartik etorritakoak eta Elgoibar bertako ikasleak.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 30 minutuko iraupena izango du.
Munduko beste toki askotan egiten den moduan, egun honetarako idazten den gutuna irakurriko da; oraingoan Gladis Faith Aghulas koreografa hegoafrikarrak idatzitakoa.
Hona hemen, Gladis Faith Aghulak idatzitako gutuna:
Dantzaren espirituak ez du kolorerik, ez du itxura mugaturik ezta tailurik ere, bai ordea gure barnean dugun batasuna, indarra eta edertasunaren ahalmena.
Dantzan egiten duen arima bakoitzak, zahar zein gazte, edo minusbaliotasun batekin bizi denarenak ere, ideiak sortu eta gure bizitza aldatzen duten arte mugimenduetan eraldatzeko gaitasuna du.
Dantza, ezinezkoa posible dela islatzen duen ispilu bat da ezinezkoa mundu guztiak ukitu dezan, sentitu dezan, entzun eta nabaritu dezan.
Gure bihotzen eta arimen doinuak gure erritmoa dira, gizaki bakoitzaren mugimenduek gizadiaren historia ezagutzera ematen dute; mugimendua, giza espirituak askatasun osoa besarkatu dezakeen elementua da.
Zerbait zoragarria gertatzen da gure eskuek ukitzen duten bakoitzean. Arimak gogoratzen duena gorputzak mugimenduaren bidez adierazten du. Dantza guztiok eskura dugun sendagarria da; zu nire begiak, ni aldiz zure hankak. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu! Dantzarekiko duzuen grina elkar sendatzeko erabili ezazue! Bateratu zuen dantza komunitatea, eta garrantzitsuena, izan zaitezte ahal duzuen beste onenak.
Dantzaren indar eta espirituaren bidez bateratuta irauteko gai gara!
Gladis Faith Aghula.