"Euskara Sencilloaren Manifestoa” antzezlana gaur Kultur Etxeko sotoan

elgoibarren.net 2008ko api. 25a, 09:35

 
Gaur: Herriko bi euskaltegiek (AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak) 25. urteurrena ospatzen dutela gogorarazteko antolatu du Udalaren Euskara Batzordeak eurekin elkarlanean Euskara Sencilloaren Manifiestoa antzezlana.
  • Noiz: Gaur, apirilak 25, Kultur Etxeko sotoan (22:00). Doan izango da.


Herritar guztiak daude gonbidatuta baina bereziki euskaltegietako ikasle eta ikasle izandakoak animatu nahi dituzte antolatzaileek.
Bikoteatro taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek prestatu dute muntaia eta bertan, umorearen bitartez, euskaldun zaharren eta euskaldun berrien arteko harremanak azalduko dituzte.

  Lotura duten albisteak: