Orain dela bi urte maila galdu eta bi denboraldi egin ditu Kencik Euskal Ligan. Denboraldi honetan, baina, taldea eta areto futbola, laga zuten bi jokalari historiko berreskuratu ditu Kencik, Hector eta Txirol; eta igarri dute haien aportazioa: Gazteen eta beteranoen arteko elkarulertuak bere fruituak eman ditu eta denboraldi aparta egin dute.
Jokatu dituzten 26 partidetatik 20 irabazi, bi berdindu eta lau bakarrik galdu dituzte.
Orotara 128 gol sartu dituzte eta 73 gol jaso.
Azken jardunaldian Lagun Onak taldeari 6 eta 4 irabazi ondoren ziurtatu dute mailaz igotzea (lehen hiru sailkatuak igotzen dira).
Lehen sailkatuarengandik 3 puntura
Une honetan sailkapeneko bigarren postuan dago Kenci, Racing Astrabuduko liderrarengandik 3 puntura, hain zuzen ere. Hortaz, liga amaitzeko falta diren lau jardunalditan txapelketa irabazteko borrokan jarraituko dute.
• Web gunea
- Kenciren partiduen kronikak, jokalariak, argazkiak eta informazio gehiago web gune honetan