Txartel berri honi prestazio gehigarri garrantzitsuak dituzten osagarri teknologikoak gaineratu zaizkio. Horri esker, osasun-erabilerakoak ez diren beste hainbat tramite egiteko ere balioko du. Besteak beste, berme eta segurtasun osoz izapide digitalak egiteko aukera eskainiko du, bai Administrazioarekin (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazioa), bai hirugarren pribatuekin. Izan ere, "ONA"ren zerbitzu batzuk aipatzearren, aukera ematen du kiroldegian edo garraiobide publikoetan sartzeko, udal-liburutegian liburu bat erreserbatzeko edo banku-erakundeekin harremanetan jartzeko.
Bost urte barru, ONA bakarrik
Aurreikuspenen arabera, bost urte barru ordezkatuko du Ona txartelak egungo Osasun txartel indibiduala.
Nola eta non lortu daiteke ONA txartela?
Oso erraz eta Doan. Eskaeraren tramitea egiteko beharrezkoa den bakarra, orain arteko Osasun Nortasun Txartela eta NANa aurkeztea izango da.
KZgunera edo edozein osasun-etxeetara ere jo daiteke informazio eske, edota Eusko Jaurlaritzak herritarrei erantzuteko (Zuzenean) duen 012 telefonora deitu.
ONAren dagoeneko hedapenaren inguruko informazioa eskaera guneetan jaso daiteke. Bestelako zalantzak argitu nahi izanez gero, teknikoak edota gainontzekoak, 900 840 884 telefono zenbakira dei egin daiteke.
- Informazio gehiag hemen: euskadi.net