Herriko 135 umek parte hartu dute ahozkotasuna eta bertsogintza egitasmoan

elgoibarren.net 2008ko api. 30a, 12:12

 
Guztira, herriko 135 umek parte hartu dute 2007/08 ikasturteko ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoan. Bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri bat eskaintzeko.
  • Jaialdia: maiatzaren 6an (martitzena), 18:30ean, Herriko Antzokian



Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, ikasturte hasieran, jarraipena eman dio Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoari.  Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da, eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzendua dago. Udalak maila horretako ikasleak dituzten ikastetxeetara zabaldu du eskaintza, eta ikasturte honetan, Herri eskolako 4. eta 5 mailetako ikasleak eta Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak jardun dute egitasmo horren baitan. Guztira, herriko 135 umek parte hartu dute 2007/08 ikasturteko ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoan.

Aurtengoa proiektu honen laugarren edizioa izan da, eta bertan, lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik.

    Bertso jaialdia

1706641156175 Herriko 135 umek parte hartu dute ahozkotasuna eta bertsogintza egitasmoan

Proiektuak ikasturte osoko iraupena izango du, eta bukaera aldera, bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri bat eskaintzeko.
  • Noiz: maiatzak 6 (martitzena)
  • Non: Herriko Antzokian
  • Ordua: 18:30
  • Sarrera: doan