Honako hauek dira, besteak beste, hizpide izango dituen gaiak: egungo elikadura eta desoreka nagusienak; kolagenoaren garrantzia eta honen eragina artrosia, osteoporosia, tendinitisa eta abarrengan; kolesterola eta trigliceridoak.
Ana Maria Lajusticia (Bilbao, 1924) izango da hizlaria, dietetika eta nutrizio gaietan aditu handitzat hartua den emakumea. Elikaduraren inguruko hainbat liburu idatzi ditu.
• Zumaiatik Zarautzera ibilaldia antolatu du Haizeak
Zumaiatik zarautzera oinez egiteko txangoa antolatu du Haizea Emakume Taldeak maiatzaren 11rako (domekia). Goizeko 9:20eko trenean aterako dira Elgoibartik.
- Izena emateko: Pitxintxu dendan (943 743206)