BBC kateko formatu batean oinarritutako saioan “bururik argienaren” bila ari dira eta lehiaketako parte-hartzaileek 40.000 galdera-erantzunak buruz ikasi behar izan dituzte.
Hautaprobetan aurrera egitea lortu eta gero, atzo (domekan) eman zuten saioaren estreinaldian ere hurrengo saiorako sailkatzea lortu zuen Bruno Guerrerok, 25 eta 40 urte artekoen mailan. Hortaz, eta audientzia datuek besterik ez badiote, datorren domekan berriz ikusteko aukera izango dugu.
Hautaproba gogorrak
Saioa hasi duten 24 aukeratuek hautaproba gogorrak gainditu behar izan dituzte, eta aurkeztu ziren ehunka lagunen artean 24 lagunek bakarrik lortu dute lehiakide izatea, horietako bat Bruno Guerrero elgoibartarra.
Lan gutxiago eta golfean gehiago jokatu
Bruno Guerrero orain dela 35 urte jaio zen Extremaduran, ezkondua da eta seme bat dauka. Tornulari moduan lan egiten dihardu, eta 400.000 euroko saria irabaziz gero, horrenbeste lan egiteari laga eta golfean jokatzen ikasiko lukeela adierazi du.

- El Gran Quiz (Cuatro)