Elgoibarko Itzulia 2008

Morkaiko 2008ko mai. 6a, 09:07

Irekita dago Elgoibarko Itzulian izena emateko epea.

Itzulia maiatzaren 25ean ospatuko da, Elgoibarko mendietan barrena. Irteera goizeko 6:00etan emango diogu eta urteroko ibilbidea beteko dugu, guztira 38 km.
Ibilbidea bete ostean Merkatu plaza gainean bazkari edar batekin gozatzeko aukera izango dute partaide guztiek. Horrez gain bidean zehar 2 gunetan jana eta edana emango dizkizuegu.
  • Izena emateko Morkaikoko lokalera etor zaitezke astelehen eta ostegunetan 19:00retatik 20:30tara. Plaza mugatuak dira, beraz izena lehen bait lehen ematea gomendatzen dugu.
  • Izena aurrez emanez gero, bazkideentzeko prezioa 7€ da eta ez bazkideentzat 10€. Bertan egunean, berriz, bazkideentzako 12€ eta ez bazkideentzako 15€.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazue guregana e-mailez, telefonoz (943 740297) edo gure lokalera etorrita. 
 
 
    ∞ 2008ko irteeren EGUTEGIA