Olason hilerria berritu eta errotonda bat egingo dituzte

elgoibarren.net 2008ko mai. 6a, 10:12

Olaso inguruan bi obra nagusi egingo dira datozen hilabeteotan.
  1. Batetik, Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluaren baietzaren ostean, urrian hasiko dira Olasoko errotonda egiteko lanak. 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
  2. Bestetik, lanak egingo dituen enpresa (Lefesa) aukeratu eta gero, laster hasiko dira Olasoko hilerriko sarrera konpontzeko lanak.


 1- Errotonda berria Olaso inguruan

Errotonda egingo duten ingurua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euro eta erdi bideratuko ditu herriko hegoaldeko sarreran (N-634 errepideko 58,530 kilometro puntuan) zirkulazioa arinduko duen errotonda bat egiteko. Diputatuen Kontseiluak ontzat eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak  arteko lankidetza hitzarmena.
Bestalde, Elgoibarko Udalbatzarrak “aho batez” onartu zuen Olasoko errotonda egiteko behin betiko proiektua. Udal agintariek lanak urrian hastea espero dute.
  • Aurrekontu orokorra: 2,7 milioi euro
      • Bide Azpiegituretako Departamentuak 1,5 milioi euro jarriko ditu.


   2- Olasoko hilerriko berrikuntza lanak

1706641154195 Olason hilerria berritu eta errotonda bat egingo dituzte

Lefesa eraikuntza enpresa arduratuko da Olasoko hilerriko sarrerako arkupea zaharberritzeko lanetaz. 1459ko San Bartolome de Olaso elizatik geratzen den sarrera arkupean egingo dituzte zaharberritze lanak, egurrezko sabaian, batez ere.
95.000 euroko aurrekontua izango dute berritze lanek, alegia, Udalak lehenengo atera zuen eskaintzan baino 18.000 euro gutxiago.
Lanak laster batean hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute. Ekimena, historia-ondarearen zaharberritze lanen barruan kokatzen da.
 
 
Argazkiak:

Hilerriaren sarrerako ikuspegi orokorra.

Egurrezko sabaia dago egoera okerrenean.

Jauzten diren harrientzat babes sarea jarri behar izan zuten.

Hilerriko sarrerako arkupea.