Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

elgoibarren.net 2008ko mai. 6a, 15:10

Donostiako epaitegiko epailearen aginduz, Altzolako Aurretxe etxean okupa moduan bizi ziren 9 lagunak etxetik aterarazi dituzte udaltzainek eta ertzainek, gaur goizean, 9:00ak aldera.
Istilurik atera gabe laga dute etxea. Sebastiana etxe barruan, berriz, ez dute inor aurkitu.
Udala etxeko zikinkeria guztia garbitzeaz arduratuko da orain. Berriz ere etxe barrura sartu eta erortzeko arrisku nabarmena daukan etxean bizi ziren errumaniarren bizi baldintzak ikusteko aukera izan dugu. (bideoa eta argazkiak dauzka)
 
 


  BIDEOA: 
{google}3542172633668269711{/google}

Ezustean harrapatu dituzte okupak
Ekialdeko Europar jatorriko okupak jakinaren gainean zeuden etxea lagatzeko beharraz, baina hala eta guztiz, udaltzain eta ertzainen etorrerak ezustean harrapatu ditu. Etxe barruan zeuzkaten jabetza eta baliozko gauza guztiak ahal duten moduan batu eta etxetik atera behar izan dituzte. Gero, bizpairu auto erabili dituzte guztia sartu eta beste nonbaitera eramateko. Joan-etorriak oso bizkor egin dituzte, hiru minutu inguruan bueltan ziren, autoak berriz betetzeko prest. Gainerako okupak etxea eta udaltzainen aurrean egon dira itxoiten errepidearen bestaldean, zerbait jaten ari ziren bitartean, lasai-lasai.
Aurretxe etxeko hirugarren solairuan bizi izan dira okupak azken urtebetean. Aurreko batean zabor eta zikinkeriaz lepo zeuden lehen bi sorairuen egoeraren lekuko izan ginen. Oraingoan, berriz, euren bizilekua zen hirugarren pisuko logela eta sukaldeetara sartzeko aukera izan dugu. Azken hauek txukunago daude, baina zikinkeria, zaborra eta kiratsa dira nagusi nonnahi. Horrez gain, egurrezko egitura duen etxe zaharra edozein unetan behera erortzeko arriskua nabaria da. Halaxe gertatu zen, esaterako, joan zen martxoan etxearen zati bat erori zenean. 
Udal langileak, beren aldetik, etxea barrutik garbitzen hasi dira, eta ziurrenik leiho eta ateak itxiko dituzte amaitzean, berriz inor sar ez dadin.  

1706641153298 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153334 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153367 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153400 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak


Udalak garbituko du etxea eta ugazabek ordaindu
Hain justu, Donostiako epailearen epaia jaso aurretik, Udalak Altzolako Aurretxe eta Sebastiana etxeetako ugazabei higienea eta segurtasun neurriak bermatzen zituztela erakusten zuen txosten bat aurkezteko hilabeteko epea zutela jakinarazi zien, joan zen martxoaren 14an. Epea iragan eta erantzunik jaso ez zutela ikusirik, neurriak hartzea erabaki zuen Udalak. Hala bada, bere gain hartuko ditu Udalak garbiketa lanak. Hori bai, kostuak ugazaben kontura izango dira. Eta gainera, beste hilabeteko epea dute etxeekin zer egiteko asmoa duten azaltzeko.
 
Lotura duten albisteak:
  Aurretxe etxe barruko ARGAZKI gehiago:

1706641153431 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153462 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153492 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153526 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153556 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153590 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153620 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153652 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153693 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153727 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153760 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

 
   
 

1706641153792 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak

1706641153824 Etxetik joanarazi dituzte Altzolako Aurretxe etxean bizi ziren lagunak