Ruiz entrenatzailea omendu zuen Sanlok

elgoibarren.net 2008ko mai. 7a, 12:54

 
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak Jose Manuel Ruiz, 9 urtean senior gizonezkoen entrenatzaile izan dena omendu zuen egindako lanagatik eta klubari laguntzeko beti erakutsi duen prestutasunagatik.
 

 
 
 


Joan zen maiatzaren 3an Basarte elkartean egin zuten afarian, Antxon Gurrutxagak oroigarri bat eman zion Ruizi klubareni zenean. Elgoibarko Udalak ere bat egin zuen omenaldiarekin eta bertan izan ziren alkatea, Ricardo Garate Udal Kirol Patronatuko lehendakaria eta bertako zuzendari Ramon Mugica. Alkateak Plaza Handiaren erreprodukzio bat egin zion opari Ruizi.
Euskal Eskubaloi Federazioak ere izan zuen ordezkaririk, bertako presidentea, Fernando Asenjo eta lehendakariordea, Jaun Carlos Carro, hain zuzen ere.
 
  Lotura duten albisteak: