Orio kanporatuta Andoaingo pilotarien aurka jokatuko dute elgoibartarrek

elgoibarren.net 2008ko mai. 8a, 10:22

 
Herriarteko Eskupilota Txapelketan aurrera egitea lortu dute pilotari elgoibartarrek. Lehen kanporaketan erraz laga dituzte bidean pilotari oriotarrak, bost partida irabazi eta bakarra galdu eta gero.
Andoiandarrak dituzte zain final zortzirenetako kanporaketan.


Final zortzietako kanporaketa
: Elgoibar – Andoian
      • Noiz: barixaku honetan (maiatzak 9)
      • Non: Ikastolako frontoian
      • Ordua: 22:00etatik aurrera
Astebete barru Andoainen jokatuko dituzte kanporaketako itzulerako partiduak.
Kanporaketa gainditzea lortzen duen herriak, Hernaniren eta Arrasateren arteko norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuko du final laurdenetako kanporaketan. Iaz, hain zuzen, final zortziretako kanporaketaraino iritsi ziren pilotari elgoibartarrak, baina azkoitiarren aurka amore eman behar izan zuten, larrua garesti saldu bazuten ere: aldeko eta kontrako tanto kopuruak laga zituen kanpoan.
 
  Lotura duten albisteak:
Argazkia: Aitor Zabala