Galiziako Letren Astea ospatuko dute asteburu osoan herriko galiziarrek

elgoibarren.net 2008ko mai. 9a, 11:14

 
Gaur (maiatzak 9) hasi eta asteburu osoan ospatuko dute Elgoibarko galiziarrek Galiziako Letren Astea (Semana das letras galegas). Jadanik hasi dira Plaza Txikian postuak jartzen.

 
 


Egin klik irudian EGITARAUA handiago ikusteko.

 
Galiziako Letren Astearen abiapuntua Rosalia de Castroren Cantares gallegos liburuaren lehenengo edizioaren mendeurrena da. 1963. urteko maiatzaren 17tik galiziar literaturako idazleren bat goraipatzen da urtero. Aurten Xose Maria Alvarez idazlea omenduko dute. Asteburu osoan ez da faltako Galizia aldeko folklore eta gastronomiarik.