Txuri-Beltz tabernan ostu zuten lapurrak segituan atxilotu zituzten

elgoibarren.net 2008ko mai. 9a, 12:50

 
Kutxa erregistratzaileko eta makina txanponjaleko dirua ostu zituzten joan zen eguazten goizaldean Txuri-beltz tabernatik. Ustezko lapurrak lapurreta egin eta segituan atxilotu zituzten udaltzainek eta ertzainek elkarlanean.

 
 

Udaltzaingotik jakinarazi digutenez, eguazten goizaldean, bostak aldean, Pilar ikastetxera bidean N-634 errepidearen azpian dagoen tunelera, jasotako dei bat egiaztatzera, joan ziren udaltzainak. Lau gazte aurkitu zituzten bertan. Susmagarriek ihesari eman zioten, baina ertzainen laguntzarekin, bat izan ezik, denak atxilotu zituzten.
Txuri-beltz tabernan (San Frantzisko, 38) lapurretan egin zutela egiaztatu ahal izan zuten ondoren. Izan ere, lapurreta egiteko erabilitako erremintak eta diruz beteta zegoen plastikoko poltsa bat zeramatzaten soinean.