Altzolan komuna jarri eta Bola-tokikoa berrituko ditu Udalak

elgoibarren.net 2008ko mai. 9a, 14:49

 
Bakarrik garbitzen den komun bat jarri berri du Udalak Altzola auzoan, Zelaia parkean. Eta komun publikoekin jarraituz, Bola-tokian dauden komunak berritzeko 48.500 euroko aurrekontua onartu zuen Udalbatzarrak.

 
 
 

1706641148649 Altzolan komuna jarri eta Bola-tokikoa berrituko ditu Udalak

Komunen egungo egoera.

Altzolako Zelaia parkean jarri duten bakarrik garbitzen den komuna egiteko 52.000 euroko aurrekontua bideratu zuen Udalak.
Bola-tokian, San Bartolome parrokia eta Ubitarte artean dauden komun publikoak, berriz, aspaldi egin zituzten, baina sarritan izaten dituzten erasoen ondorioz itxita egoten dira. Udalak komunak konpondu eta erabilgarri jartzeko ardura hartu du bere gain.
 
  Lotura duten albisteak: