Eneko Goia Bide Azpiegituretarako diputatua Olasoko errotonda egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzera etorri zen Elgoibarrera, joan zen barikuan (maiatzak 9).
Bisita aprobetxatuz, Altzola auzoan N-634 errepideak sortzen dituen arazoetarako Foru Aldundia aztertzen ari den irtenbideak aipatu zituen:
-
Sarrera-irteeretarako erreiak:
Altzola auzoko sarrera-irteerak errazteko errotonda bat (Altzolabe baserriaren parean eraiki zitekeela aipatu izan da aurrez) jartzeko leku nahikorik ez dagoela azaldu zuen Bide Azpiegituretarako diputatuak. Hortaz, “
behin betiko informeak amaitzeke badaude ere, sarrera eta irteeretarako errei berriak egitea” izan daiteke aukerarik egokiena aurreratu zuen.
- Abiadura moteltzeko irlatxoak
Altzola paretik trafiko handia, eta batez ere, abiadura handian pasatzen direla erakutsi dute Foru Aldundiak egindako ikerketek. Hori horrela izanik, autoen gehiegizko abiadurak sortzen duen arriskua gutxitzeko errepidea estutzea da Diputazioko teknikariak aztertzen ari diren irtenbideetako bat. Zirkulazioa bereiztuko lukeen irlatxo bat jarriz, bidea estutu eta gidariek abiadura moteltzeko joera dutela azaldu zuen Goiak, “h
ala egiaztatu izan dugu Usurbilgo Aginaga auzoan jarri den irlatxoarekin. Gidariek bidea estutzen dela ikusten dutenean, psikologikoki abiadura moteltzeko joera dute”.
-
Urasandi auzorako sarrera irteerak
Bide batez, Alfredo Etxeberria alkateak Urasandi auzoko bizilagunek N-634 errepidera sartzeko dituzten arazoei konponbidea emateko asmoa dutela adierazi zuen, “
momentuz ez daukagu proiektu zehatzik, baina ideia lantzea dihardugu”.