Ekintzaileen astea ospatu dute Lanbide Heziketako ikastetxeek

elgoibarren.net 2008ko mai. 12a, 13:07

 
Maiatzaren 5 eta 10 bitartean Lanbide Heziketako ikastetxeek, -IMH eta Elgoibar BH Institutua Elgoibarren-, Ekintzailetasunaren Astea ospatu zuten. Ekintzailetasun kulturak duen garrantzia dela-eta gizartea eta hezkuntza mundua sentzibilizatzea izan da aurtengo helburua.

 

  Ekintzailearen Eguna Elgoibar BH Institutuan

 

1706641147616 Ekintzaileen astea ospatu dute Lanbide Heziketako ikastetxeek

Iñaki Konde zuzendariak ekitaldiaren aurkezpena egin ondoren Urratsbat-eko bideo bat ikusi zuten Ekintzailraren Egunean (maiatzak 9) Elgoibar BH Institutuan.
Ekintzailea zer den azaldu ondoren, ekintzaile mota ezberdinak euren esperientziak azaldu zituzten. Horrela, bere enpresa sortu zuen Javier Valdivieso ikasle ohiak, automozio tailer bat sortzeko bizi izandako gorabeherak kontatu zituen.
Bestalde, bere lanpostuan enpresako hobekuntzak bultzatu dituen Mari Carmen Seijas, Administrazioa eta finantzak zikloko ikasle ohiak bere kasua azaldu zuen. Kutxan lanean hasi eta gero, “intraekintzailearen” adibide bat da berea, hau da, besteen kontura lan egin arren, enpresetan hobekuntzak bideratzeko gai izatea.
Azkenik, Aitor Azpiroz zarauztarraren esperientzia ezagutu zuten bertaratutakoek. Lanbidez irakaslea, bere ikasleak irakasteaz eta motibatzeaz aparte, denbora topatzen du gizarte-eremuan lan egiteko ere eta hor dago “Asociación de amigos del pueblo saharaui” ONG-arekin kolaboratzen. Galdera-erantzun sorta handi batekin amaitu zuten ekitaldia.

  Lanbide Heziketaren Ekintzailetasun astea IMHn

Imanol Perez (Ezkerrean) saria jasotzen.

IMHk, Lanbide Heziketako beste ikastetxeek bezala, ikasleek bultzatutako enpresen sorreran parte hartzen du. IMHk instalazioak eta ezagutzak ahalbidetzen dizkio ikasle ohiei, enpresa inkubagailu gisa. Honela, IMHk ahalik eta erreztasun gehien ematen dizkie ikasleei duten ideia gauzatzeko. IMHk ekintzailetasun sareko partaide da aurten, eta besteak beste ikasle ohien Soliclima enpresa sortzen lagundu du.
Ikasleei ekintzailetasuna bultzatzeko egiten diren jardunen garrantzia transmititu ahal izateko, ikastetxeak 2. Ekintzailetasun Ideien Lehiaketa antolatu zuen eta Imanol Perez MEIko ikasleak irabazi du.

  Informazio gehiago:
                      Lotura duten albisteak: