Gazteentzako Tenis Txapelketa datorren astelehenean hasiko da

elgoibarren.net 2008ko mai. 13a, 15:07

 
Urtero bezala, Basarte Tenis elkarteak, 40/15 Tenis Kluba eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuarekin batera, Elgoibarko gazteentzako Tenis Txapelketa antolatu du. Maiatzaren 19an (astelehena) hasiko da.

 



Honako hauek parte har dezakete tenis txapelketan:
  • Benjaminak (1999an eta 1998an jaiotakoak, LH 3. eta 4. maila)
  • Alebinak (1997an eta 1996an jaiotakoak LH 5. eta 6. maila)
  • Infantilak (1995an eta 1994an jaiotakoak DBH1 eta DBH2)
      • * Printzipioz, neskak eta mutilak banatzeko asmoa dute antolatzaileek, baina neska gutxik izena ematen badute neska-mutilak elkarrekin lehiatuko dira.
    Kanporaketak maiatzaren 19an hasiko dira
Kanporaketak astelehenean (maiatzak 19) hasiko dira, eta arratsaldero 18:00etatik aurrera jokatuko dira partidak IMHko tenis pistan.
    Finala maiatzaren 31n
Aurtengo finala maiatzaren(zapatua) izango da, eta egun horretan bertan tenis festa bat egin nahi dute. Bartzelonatik etorriko den tenis entrenatzaile bat arduratuko da tenis jaiaren antolakuntzaz, aurreko urteetan egin izan duten moduan.

1706641145848 Gazteentzako Tenis Txapelketa datorren astelehenean hasiko da

1706641145915 Gazteentzako Tenis Txapelketa datorren astelehenean hasiko da

 
  40-15 Tenis Elkartearen errifako zenbaki irabazlea
810 zenbakia da 40 + 15 Tenis Elkarteak atera duen errifaren zozketako irabazlea.
Saritutako zenbakiaren jabeak dei egin dezala honako telefonoetako batera: 670665797 edo 637990159.