Zubiaurre auziak 500.000 euro ekar diezazkioke CD Elgoibarri

elgoibarren.net 2008ko eka. 5a, 15:13

Realera joan aurretik CD Elgoibar taldeko jokalaria izan zen Iban Zubiaurre mendaroarra, eta Realak eta CD Elgoibarrek hitzarmena sinatuta dute jokalarien formazio eskubideak direla-eta. Horren arabera, Realak Zubiaurre saltzeagatik jasoko lukeen diruaren %10 dagokio CD Elgoibarri, alegia, talde txuri-urdinak jasoko duen bost milioi euroko kalte-ordainaren %10a (500.000 euro).



Migel Lariz CD Elgoibarko presidenteak aurreratu du Realarekin sinatuta daukaten hitzarmena betearazten saiatuko direla. Dirutza hori, 500.000 euro (82 milioi pezeta inguru) ederki etorriko zaio klubari.
Hala eta guztiz, premiazkoagoa den arazoa dauka kirol taldeak une honetan, ez baita oraindik denboraldi amaieran kluba lagako duen zuzendaritzaren ordezkorik agertu.
 
  Bideoa:
  Lotura duten albisteak: