Umeentzako arku tiratze saioa egingo da Plaza Handian

elgoibarren.net 2008ko eka. 6a, 13:29


Zarta arkulari taldearen eskutik, arku tiratze erakustaldian parte hartu ahal izango dute herriko gaztetxoek domeka honetan (ekainak 8) Plaza Handian, 11:00etatik aurrera.

Bestalde, Iñaki Badiola arkulariak brontzezko domina lortu du Gipuzkoako Txapelketan.




  Umeentzako arku tiratzea
Zartako kideek kirol honetan jarduteko beharrezko teknikak irakatsiko dizkiete umeei. 
  • Noiz: domekan (ekainak 8) 11:00etatik aurrera Plaza Handian

1706641074604 Umeentzako arku tiratze saioa egingo da Plaza Handian

1706641074638 Umeentzako arku tiratze saioa egingo da Plaza Handian

 
 
  Brontzezko domina Gipuzkoako txapelketan

Iñaki Badiola irakasle lanetan.

Hondarribian jokatu zen XVIII. Gipuzkoako Arku Tiratze Txapelketan, Zarta arkulari taldeko lau kidek parte hartu zuten, emaitza onak lortuz, gainera. Iñaki Badiola izan zen gehien nabarmendu zena. Arku errekurbatuen kategorian eta 70 metroko distantzian lehiatu zen Badiola, eta sailkatze txandan puntuaziorik altuena lortu eta gero, kanporaketen txandan hirugarren postua eskuratu zuen. Itzargi Monasterio 7. postuan sailkatuz zen eta Sergio Fernandez “Ferpi” 9. postuan.
Bestalde, Javier Varonak lehen postua eskuratu zuen arku tradizionalen alorrean, baina esan beharra dago bera izan zela partaide bakarra.