Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak 11:00etako meza eman zuen San Bartolome parrokian, Benentzio Otaegi abadearekin batera. Elizkizunak ikusmin handia sortu zuen, Uriarte parrokiako aldare berria kontsakratzera etorri zelako. Kristau asko hurbildu zen elizara eta baita agintari batzuk ere, Alfredo Etxeberria alkatea eta Markel Olano ahaldun nagusia esaterako.
Aldare berria Luis Ulazia arkitekto elgoibartarrak diseinatu du. Donostiako Arkitektura-Eskolako irakaslea izateaz gain, Euskal Herriko arkitektorik ezagunenetakoa da. Dukesa marmorezko aldarea diseinatu du, pieza bakarrekoa. Lasturko harrobiko harria erabili dute horretarako. Aldareak mila kilotik gora dauka.
Amaitu dira zaharberritze lanak
Aldarearen aurkezpenarekin amaitutzat jo dituzte elizako zaharberritze lanak. Izan ere, sabaiko gurutze gangan dauden lau margolanak berriztu egin zituzten iaz, eta jatorrizko itxura eman ahal izan zieten. Horrez gain, argiztapen sistema berria jarri zuten joan den urtean, koadroak hobeto ikusi ahal izateko. Erretaula neoklasikoa ere azaroan berriztu zuten.
Edorta Kortadi, Deustuko Unibertsitako Artearen Historia irakaslea eta arte aditua
“Elgoibarrek ondare historiko oso garrantzitsua dauka”
San Bartolome parrokian egin diren berrikuntzak aitzaki hartuta, Edorta Kortadi arte adituak hitzaldia eskaini zuen joan zen ostegunean. Artea eta liturgia izan zituen mintzagai. Edorta Kortadi 1946. urtean jaio zen Tolosan. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Donostiako seminarioan, eta ondoren Bartzelonako unibertsitatean arte ikasketak burutu zituen. 1971n apaiztu zen eta 28 urte eman zituen Añorgako elizan apaiz modura. Gaur egun, Deustuko Unibertsitatean Artearen Historia irakasten du, eta gainera, Egiako Maria Reina elizako parrokoa da. Horretaz gain, euskal kulturgintzan aritua da, eta Oteiza eta Txillidari buruzko hinbat liburu idatzi ditu. Edorta Kortadik, afizioa ofizio bihurtu du.
Ezagutzen zenuen Elgoibarko San Bartolome parrokia?
Bai, txikitan askotan etortzen nintzen Elgoibarrera. San Bartolome jaiak Zubiaurretarren etxean pasatzen nituen, eta ezagutzen nituen parrokia eta Plaza ingurua. Ederrak dira. Elgoibarrek ondare historiko garrantzitsua dauka. Gipuzkoan gutxi dira horrelako plaza daukaten herriak, plaza historikoa da. Udala, eliza eta frontoia batera daude, hiru botereak bat eginda. 25 urte lanean eman ondoren, 1716an inauguratu zuten parrokia. Arkitekto garrantzitsuak aritu ziren lanean Elgoibarko elizan: Longa, Larraza eta Ibero anaiak.
Zer iruditzen zaizkizu parrokian egin diren berrikuntzak?
Lan txukuna egin dute benetan. Harrituta geratu naiz erretaulari egin dioten garbiketarekin. Koloreak berreskuratu dituzte, eta oso polita geratu da. Alboetako aldareek ere garbitzea behar dute. XIX. mendekoak dira eta koloreek bizitasuna galdu dute.
Eta aldare berria, zer iruditu zaizu?
Ederra da. 1.000 kilotik gora pisatzen du, eta dena pieza bakar batean eginda dago. “Dukesa de Lastur” izeneko harria erabili da, Izarraitzeko harrobitik ateratako harria da. Luis Ulazia arkitekto elgoibartarrak diseinatu du, eta aldare atzeko aulkiak ere, berak diseinatutakoak dira. Lerro sinple eta makurrak erabili ditu, zorrotzak eta modernoak. Elizaren estiloarekin oso ondo dator.
Zein estilotakoa da Elgoibarko parrokia?
Estilo desberdinak bereizten dira San Bartolome parrokian. Arkitekto desberdinak aritu ziren lanean eta denen estiloa bereizten da. Dorrea barroko estilokoa da, eta aldare nagusia neoklasikoa. Eliza orokorrean, eskurialense estilokoa dela esan dezakegu, hau da, zorrotza.
Zer da artea zuretzat, afizioa ala ofizioa?
Afizioa ofizio bihurtu dudala esan dezaket, eta hori gertatzen denean, dena ez da kanpotik ematen duen bezain alaia. Baina gustura aritzen naiz horrelako ekintzetan, gustatzen zait.