Bizikletak hartu eta autobusean Irati ingurura hurbildu ziren. Handik abiatuta, Larraun gain pikoari ekin zioten besteak beste. Oso gogorra egin zitzaien, baina sasoiko zeudela frogatu zuten bai gazteek eta ez hain gazteek. Asteburu soila izateko probetxua atera zioten, ezustekoren bat tarteko, baina oso-osorik iritsi ziren etxera.
Pirinioak zeharkatzeko trabesiak modan daude uda honetarako. Hondarribiatik atera eta Kataluniara bitartean, Kantabrikoa (Atlantikoa) eta Mediterranioa batuz.
- Argazkiak: urgazi.com