- Ikus hemen: pelikula guztiak (elgoibar.org)
Lurraren Nazioarteko Urtea
Aurten Lurarren Nazioarteko Urtea ospatzen dugunez, Aire Libreko Zinemaldian ospakizun honi lekua egin nahi izan diete antolatzaileek, Udaleko Kultura Saila. Hori dela-eta, gure planetarekin zerikusi handia duten bi filma programatuko dira.
Aurten Lurarren Nazioarteko Urtea ospatzen dugunez, Aire Libreko Zinemaldian ospakizun honi lekua egin nahi izan diete antolatzaileek, Udaleko Kultura Saila. Hori dela-eta, gure planetarekin zerikusi handia duten bi filma programatuko dira.
- Alde batetik, “Tierra” filma emango dute uztailaren 5ean. Film honetan, Lur planetaren edertasuna goraipatu ez ezik, gure bizilekuaren haskortasuna ere gogorarazi nahi digute.
- Bestalde, “Artikoko Erregea” izenburuko filmean irudi ederrak eta zirraragarriak ikusi ahal izango dira. Era berean, gure planetako ingururik ikusgarrienetako eta misteriotsuenetako bat zein arriskutsua den jabetu ahal izango gara. Irudi horiek filmatzeko 15 urtetik gora behar izan zituzten.
Euskarazko filmak eskaintzeko ahalegina
Merkatuan euskarazko film gutxi ditugun arren, ahalegin berezia egin du Kultura Sailak euskarazko zineak bere tokia izan dezan. Horiek horrela, euskaraz egindako “Onnovalen autobusa” eskainiko da uztailaren 19an. Arestian aipaturiko “Artikoko Erregeak” filma gaztelaniara eta euskarara bikoiztua dago, eta Kultura Sailak, euskarazko bertsioaren aldeko apustua egin du.
700 jesarleku
Urtero legez, gaurkotasunezko pelikulak eman nahi dituzte, “herritarrentzat interesgarriak” izan daitezkeenak. “Bete-betean asmatzea espero dugu, eta beste urte batez ere, Plaza betetzea”. Asmo horretan, 700 aulki edo jesarleku jarriko dituzte.
Emanaldi egunean euria egingo balu, atzeratu egingo lirateke. Hala, barikuetako filma domekara pasako litzateke eta zapatuan euria eginez gero, astelehenera.