‘Euskal kultura tradizionala ezagutuz’ ikastaroa ‘Xamar’en eskutik

elgoibarren.net 2008ko eka. 11a, 14:16

 
Eman izena: Juan Carlos Etxegoien “Xamar” hizkuntzalari nafarrak “Euskal kultura tradizionala ezagutuz” izeneko ikastaroa emango du.

 
 
 
 
 

1706641053927 ‘Euskal kultura tradizionala ezagutuz’ ikastaroa ‘Xamar’en eskutik

 
  • Iraupena: 20 orduko ikastaroa.
  • Ikastaro-datak: irailaren 24an hasi eta azaroaren 26ra arte. Asteazkenetan.
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gela.
  • Prezioa: 30 euro (15 euro ikasle eta langabetuentzat)
      • Plaza mugatuak izango dira.


  Zer landuko da?
  • Etxea
  • Herri egiturak
  • Inauteriak
  • Ahozko kultura
  • Mitologia eta sinismenak
  • Euskara
  • ...
 Babeslea: Elgoibarko Udala.  
 Izena emateko eta informazio gehiago:
      • 943 74 16 26 (Imanol)
      • E-posta: imanol@elgoibarkoizarra.com

    Ezagutzen ez dena ezin delako maitatu
Ezagutzen ez dena ezin delako maitatu ideia ardatz hartuta antolatu du ikastaroa Elgoibarko Izarra kultur elkarteak. Juan Carlos Etxegoien “Xamar” (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956) hizkuntzalari nafarra izango da “Euskal kultura tradizionala ezagutuz” izeneko ikastaroaren arduradun eta irakaslea.
Xamarek erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiari buruzkoak. Halaber, ikuspuntu berriak bereganatu ditu hizkuntzaren arazoaren inguruan, batez ere José María Sánchez Carrión "Txepetx"-en planteamendu ekolinguistikoak, Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin dituenak eta eztabaida sortu dutenak.
"Orhipean: Gure herria ezagutzen" da bere lanik ezagunena, orain arte gaztelania, frantses eta ingelesera itzulitakoa izan dena.