Donostiako Paco Yoldi kiroldegian jokatu zen Euskadiko Txapelketako bigarren eta hirugarren postuak erabakiko zituen partida erabakiorra. Elgoibartarrek Bizkaiko txapeldunak, Etxebarriko Kukullaga taldea, hartu zuten mendean (23 eta 24), eta Euskadiko txapeldunorde izatea lortu dute.
Honenbestez, denboraldi ezin hobea burutu du Aterpek, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu baitzuen lehenik eta Euskadiko txapeldunorde orain.
- Informazio eta argazki gehiago hemen: Sanlo.net