‘Elgoibar bi erroberatan’ bizikleta irteera domekan egingo da

elgoibarren.net 2008ko eka. 12a, 10:28


Elgoibarko Herri Eskolak eta hango guraso elkarteak, Elgoibarko txirrindulari taldearen laguntzarekin, “Elgoibar bi erroberatan” Sallobente-Ermuaranera bizikleta itzulia antolatu dute. Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.
  • Noiz: ekainaren 15an (domeka). Irteera Plaza Handitik (10:15ean)



 Bizikleta gehiago erabiltzea helburu
Lehiakortasun kutsurik gabeko irteera da honakoa. Antolatzaileen helburua, “jendeak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzea” da. Horrez gain, txirrindularitza praktikatu ahal izateko ibilbide egokiak ere eskatuko dituzte.
  • Irteera: Plaza Handitik (10:15)
  • Helmuga: Plaza Handian
  • Distantzia: 8 km.
      • *Kaskoa derrigorrezkoa da
  Bizikletak prestatzeko laguntza
Barixakura bitartean, Elgoibarko Txirrindulari Elkarteak behar duenari bizikletak puntuan jartzen lagunduko die beraien egoitzan (Plaza Txikia), arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean.ç
 
 
  Lotura duten albisteak: