Sanmigeldarrek Esteban Egiari eskainiko diote omenaldia domekan

elgoibarren.net 2008ko eka. 12a, 14:42

 
Auzolanean erakutsitako arduragatik eskerrak emango dizkiote auzotarrek Esteban Egiari Sanmigeldarren egunean, domekan (ekainak 15).
Bestalde, zapatuan (ekainak 14) Urruzuno auzoko jaiak ospatuko dira.

 
 


  Sanmigeldarren eguna (ekainak 15)
Aiastia-San Migel auzoak omenaldia prestatu du Esteban Egiarentzat, domekarako, Sanmigeldarren egunerako (ekainak 15). Goraipatzea merezi duen auzotarren bat omentzeko usadioarekin jarraituz, Auzolanean maisu izaten jakin duelako eskerrak emango dizkiote Esteban Egiari, eta omenaldi beroa eskainiko dio Aiastia-San Mugel auzoak.
Bizilagunek auzolanean egin izan dituzte frontoia, elkartea eta inguruko hamaika hobekuntza. Askotan abuztua aprobetxatu izan dute auzolanean jarduteko. Gehienetan Esteban Egia izan da arduraduna. Trebetasun handia erakutsi izan du.
Egitaraua:
      • Eguerdian meza auzoko baselizan
      • Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte
      • 13:00etan auzotarren arteko pilota partiduak
      • 14:30ean Sanmigeldarren eguneko bazkaria hasiko da.
      • Bazkalostean, Rakel Pujana Markinako trikitilariarekin dantzaldia

  Urruzunoko jaiak (ekainak 14)
Urruzuno auzoko bizilagunek jaiak ospatuko dituzte zapatuan (ekainak 14).
Egitaraua:
      • 18:00etan meza izango da
      • Ondoren, luntxa, jokoak eta jolasak
      • 21:00etan afaria auzoko elkartean