180 umek hartuko dute parte Igeriketa Egunean

elgoibarren.net 2008ko eka. 12a, 15:12


Elgoibar Igeriketa Taldeak antolatuta, zapatu honetan (ekainak 14) 180 bat umek parte hartuko dute Igeriketa Egunean.


 
 
 



    Goizeko 9:30ean hasiko da Igeriketa Eguna Olaizaga Kiroldegiko igerilekuan.
  • 9:30ean 10 eta 14 urte arteko umeak
  • 10:30ean 6 eta 9 urte arteko umeak
    Txikienek jolasetan parte hartuko dute eta nagusiagoek igeriketa probetan. Ikusleek Kiroldegiko lehen solairuan dagoen gimnasioko leihotik edota igerileku bertatik (txankletak beharrezkoak dira) jarraitu ahal izango dituzte probak.