Mikel Ibañezi askatasuna ukatu diote eta espetxealdi arindua agindu

elgoibarren.net 2008ko eka. 13a, 09:51

 
Osasun egoera larrian dagoen Mikel Ibáñez preso elgoibartarrari askatasuna ukatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Epaitegiak, baina “espetxealdi arindua” jarri dio. Askatasuna erakundeak jakitera eman duenez, etxean bete beharko du behin behineko kartzelatzea, Ertzaintzaren zaintzapean.

 


    Une honetan Mikel Ibañez osasun egoera “oso delikatuan” aurkitzen Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean. Medikuek baldintzak egokiak direla uste dutenean Donostia ospitalera eramango dute zuzenean.
    Euskal herriratzen denean, harrera egiteko asmoa du Askatasunak, eta dei egin die herritarrei Ibañez Donostia ospitalera iristen denean “merezitako harrera” egitera bertaratzeko.

Minbiziak jota

Mikel Ibañezen aldeko eskualdeko manifestazioa.

    Barrabiletan minbizia antzeman zioten Mikel Ibañezi joan den hilean, eta kimioterapia eta erradioterapia tratamendua hartzen ari da maiatzaren 27az geroztik. Diabeteak eta anemiak eraginda, koma hipogluzemikoan sartu zen apirilaren 19an Gregorio Marañon ospitalean, Zaintza Intentsiboen Unitatean. Bertan zegoela, eskuineko barrabilean linfoma bat antzeman zioten, eta maiatzaren 13an ebakuntza egin zioten.
 
Lotura duten albisteak: