Iragarki laburren atala estreinatu dugu

elgoibarren.net 2008ko eka. 13a, 10:25

Euskarazko iragarki laburren atala jarri du martxan elgoiBARREN.net atariak. Elgoibarko iragarkiez aparte, Euskal Herriko iragarkiak aurkitu daitezke bertan, eta norberak bere iragarkia jartzeko aukera izango du. Bertako Hedabideak enpresarekin elkarlanean ekin diogu iragarkilaburrak.com proiektuari, eta ekainaren 20tik aurrera, papereko edizioa kaleratuko dugu astero, BARREN astekariarekin.


    Euskarazko iragarki laburren azoka da elgoibarren.iragarkilaburrak.com web gunea. Etxeak, autoak, bizikletak, motorrak edo beste zerbait saltzeko eta erosteko, lana eskaintzeko edo eskatzeko, pisukideak bilatzeko eta beste aukera askotarako ateak zabaltzen dituen Euskal Herri mailako azoka handia eta erabilerraza da. Ehunka iragarki aurki daitezke bertan, hainbat ataletan sailkatuta, nahi dena erraz aurkitzeko bilatzaile garatuekin. Gainera, norberak zuzenean bere iragarkia jartzeko aukera eskaintzen du.

   • Norbanakoek, doan
BARREN astekariko merkatu txikian agertzen diren iragarki guztiak dohainik agertuko dira elgoibarren.iragarkilaburrak.com atarian. Eta gainera, norbanako bakoitzak zuzenean eta modu errazean sartu dezake bere iragarkia web gunean. Egin beharreko bakarra erregistratzea da, eta behin hori eginda, iragarkiari buruzko informazio guztia sartu ahal izango da, erretratu eta guzti.

   • Paperean ere bai, astero ekainaren 20tik aurrera
iragarkilaburrak.com webgune hori, gainera, paperean ere kaleratuko da, astero, datorren ekainaren 20an hasita. BARREN astekariarekin batera jasoko duzue ostiralero zuen etxeetan, dohainik.
Gehigarri berezi honek zabalkunde handia izango du; hasiera batean, 100.000 ale banatuko dira: Hitza guztiekin eta Berria egunkariarekin, eta BARREN, Txintxarri, 11barri, UKberri, Pilpilean, Uztarria eta Guaixe herri aldizkariekin.
 
  Lotura duten albisteak: