21 afari zozketatuko ditu Miskik Perurako laguntza lortzeko

elgoibarren.net 2008ko eka. 16a, 09:07


    Miskik Peruko gune behartsuetan bizi diren umeei laguntzeko kanpaina berria jarri du martxan. Oraingo honetan 21 afari zozketatuko dituzte.
Azken urtetan ohikoa duen lekuan, Merkatu Plaza aurrean, topatu dugu Gemma Agirregomezkorta errifak saltzen. Kanpaina berriaren xehetasunak eta Cuscora (Peru) egindako azken bidaiaren berri eman digu.



 
    Errifak
  • 1706641046069 21 afari zozketatuko ditu Miskik Perurako laguntza lortzeko

    Prezioa: euro bat.
  • Zozketa: abuztuaren 31n
  • Sariak: 21 afari (19 Elgoibarko jatetxe eta tabernetan, eta beste biak, Donostiako Arbelaitz jatetxean eta Londres Hotelean)


1706641046112 21 afari zozketatuko ditu Miskik Perurako laguntza lortzeko

Aurreko urtetan izan duten moduan, aurten ere herritar eskuzabalen laguntza jasoko dutela espero du Gemma Agirregomezkortak. Errifak erosteaz gainera badaude laguntza emateko beste modu batzuk ere:
  • Peruko umeren bat besoetan hartu edo Miskiko bazkide izateko Gemmarekin harremanetan jarri.
      • Telefonoa: 943 74 03 31

  Gustura Perura egindako azken bidaian ikusitakoarekin

Gemma, Quiquijana herrixkako umezurtzez inguratuta.

    Bi hilabeteko egonaldia egin eta gero itzuli zen Gemma, orain hilabete pasa, Perura egin duen azken bidaiatik. Miski, Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkaria pozik dago, gustura hemen batutako diruari han probetxua ateratzen ari zaiola ikusita “zerrendetan geneuzkan ume ia guztiak ikastetxeetan matrikulatuta dauzkagu, eta jadanik ari dira eskolara joaten”.
Eskolatzeez gain, umezurtzez osatutako hiru herrixkei (Quiquijana, Juan Pablo II eta Buen Pastor) diru laguntzak eman dizkie Miskik.
Bidaiako unerik hunkigarrienetakoa San Juan de Dios minusbaliatuen eskolari emandako laguntza; eskola materiala, jostailu didaktikoak eta errehabilitazio aparailuak, e.a. izan zela nabarmendu nahi izan du Gemma Agirregomezkortak.
 
  Lotura duten albisteak: