Eskailera mekanikoen mantenuak 120.000 euroko kostua dauka Udalarentzat

elgoibarren.net 2008ko eka. 16a, 10:48


Bederatzi eskailera mekaniko atal daude une honetan herrian. Horien mantenurako 121.148 euro bideratzen ditu urtean Udalak.

 
 
 
 
 
Guztira bederatzi eskailera atal daude herrian, hiru gunetan banatuta: Urasandin (5 atal), Errotaberrin (2 atal) eta Artekalen (2 atal).

1706641045487 Eskailera mekanikoen mantenuak 120.000 euroko kostua dauka Udalarentzat

    Thyseenkrupp
eta Orona dira eskailera mekanikoen mantenuaz arduratuko diren enpresak, Udalak ateratako lehiaketa deialdia irabazi eta gero. Thyssenkrupp enpresaren ardurapean egongo dira Urasandi auzoan dauden eskailerak, eta bestalde, Artekaleko eta Errotaberriko (Madala eta San Roke artean) eskailera zatien mantenuaz arduratuko da Orona. Udalak enpresa horiekin sinatutako kontratua urtebetekoa da, epearen amaieran beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Udalak mantenu lanetarako bideratuko duen dirua, berriz, 121.148 € (20 milioi pezeta pasatxo).