Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak antolatutako ekintza
izan arren, gainerako ikastetxeetako ikasle zein gurasoek ere parte
hartu zuten bizikleta itzulian. Plaza Handitik irten eta Sallobente-Ermuaraineraino joan ziren 250 txirrindulariak. Sallobenten atseden hartu eta berriz errepidera. Amaieran, freskagarriak eta txorizo egosia banatu zituzten Plaza Handian. Antolatzaileek aurreikuspenetan motz geratu zirela onartu dute eta norbait jan-edanik gabe geratu bazen barkamena eskatu nahi diote publikoki. Datozen ediziotan ez dela inor pintxorik gabe geratuko hitz eman dute.
Badira urte batzuk Herri Eskola “Elgoibar bi erroberetan” antolatzen egiten hasi zela eta urtetik urtera indarra hartu duen ekimena da. Ez dauka kutsu lehiakorrik, eta helburu nagusietako bat, “jendeak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera bultzatzea” da.
Argazkiak:
- Argazki gehiago eta baita bideo bat ere itxaspe.com blogean aurkituko dituzue.
∞ Lotura duten albisteak:
- Urte bukaeran hasiko dira Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria egiten (2008-05-07elgoiBARREN.net)
- BTT zentro bat, tenis pista bat eta padeleko bi egingo dituzte Mintxetan (2008-04-23 elgoiBARREN.net)