Lendinez eta Ruiz, iazko irabazleak
Ainhoa Lendinez, emakumezkoetan, eta Jose Antonio Ruiz izan ziren 2007ko irabazleak. Ruiz, gainera, Martin Domingezek ibilbide honetan ezarri zuen errekorretik (18´35´´) bi segundo eskasera geratu zen. Parte hartzaile kopuruari dagokionez, 34 lagunek parte hartu zuten iaz (28k 2006an) Nahaste Borrasten, tartean hiru emakumezkok.
Ibilbidea
- 7,2 km. Bizikletan
- 500 metro antxintxika areazko zakuarekin (15 kilokoa emakumeek eta 25 kilokoa gizonezkoek)
- 2 km. Antxintxika
Proba arratsaldeko 19:00etan hasiko da ordubete lehenago, 18:00etan irekiko da izen-emateko epea. Parte hartu nahi dutenek Kimetz elkartera jo beharko dute. Elgoibartarrek bakarrik parte har dezakete proba herrikoian eta 16 urtetik gora eduki behar dira.
Bi lagunentzako afaria zozketan
Proba amaieran lehen hiru sailkatuek, lehen emakumezkoak eta adin maila bakoitzeko irabazleek garaikurrak jasoko dituzte eta parte hartzaile guztien artean bi lagunentzako afari bat (Iriondo tabernan) zozketatuko da. Halaber, parte hartzaile guztiek, ohitura duten legez, Kimetz elkartean egingo den afarira joateko aukera izango dute.
- Informazio gehiagorako hots egin honako telefonora: 692 706 011
∞ Lotura duten albisteak:
- Errekorretik bi segundora geratu zen J.A. Ruiz 'Nahaste Borraste'ko irabazlea (2007-07-02 elgoiBARREN.net)
- David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen (2006-06-29 elgoiBARREN.net)
• Argazkiak: (ikus mediatekan)