Bestalde, bost elgoibartarrek Oñatiko Korpus eskubaloi txapelketan parte hartu zuten. Bertan, Garazi Osoro, Arantxa Ferreiro eta Abraham Bilbatuak Euskadiko selekzioa ordezkatu zuten, eta Gipuzkoakoa Ainhitze Etxeberria keta Lorea Gabilondok, azken honek entrenatzaile moduan.
Intxusarri Gipuzkoako txapeldunorde
Eskubaloi jokalari elgoibartarren arrakastak ez dira hemen amaitzen, izan ere, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Eskubaloi Txapelketaren finala jokatu zuen, joan zen asteburuan, Usurbilen, Elgoibar Ikastolako Intxusarri taldeak (10-11-12 urte). Usurbildarrena urka jokatu zuten finala eta berdinduta amaitu ondoren, luzapenean doi-doi, gol bakar baten aldeagatik galdu zuten Cesar Arriolak entrenatutako neskek.