Aurten, bi proiektu burutu dira Elgoibarko idatzizko eta ahozko ondarea bildu, digitalizatu, eta Interneten, guztion eskura, jartzeko, eta horiek aurkeztu zituzten atzoko ekitaldian.
Aurkezpenean izan ziren Alfredo Etxeberria, alkatea, Jon Peli Uriguen, euskara batzordeburua, eta Aintzane Agirrebeña, Badihardugu elkarteko teknikaria (goiko argazkian). Laguntzaile lanetan aritu zen Gotzon Barandiaren, Dijitalidadea enpresako teknikaria.
•“Elgoibarko ahotsak” proiektua
Lehendabizikoa, Badihardugu Euskara Elkarteak egin duen “Elgoibarko ahotsak” proiektua izan da. Lan honen helburu nagusia izan da, gure herriko nagusienen ahotik bertako ahozko ondarea jasotzea.
Badihardugu elkarteak orain arte herrian eginda dauden grabazioak batu ditu; proiektu honetarako, “Elgoibarko berbetia” eta “Elgoibartarren esanetan” proiektuetako elkarrizketak erabili baititu.
Ondoren, elkarrizketak kodifikatu, datu-basea antolatu eta transkribapenak egin ostean, bildutako ahozko ondarearen pasarterik interesgarrienak jarri dira Interneten. Hau da, elkarrizketatu bakoitzeko, gutxienez, pasarte bat jarri da sarean, zaletuek zein adituek entzuteko, kontsultatzeko eta ikertzeko aukera izan dezaten. Guztira 43 hizlari, 708 pasarte, eta 114 audio jarri dituzte.

- Ikus hemen: Elgoibarko ahotsak (ahotsak.com)
•Elgoibarko kronika zaharrak digitalizatzeko proiektua
Bestalde, ondarea digitalizatzeko aurten burutu den bigarren proiektua, Dijitalidadea enpresak egin duena izan da. Proiektu honen baitan, Elgoibarko kronika zaharrak digitalizatu eta Interneten jarri dira interesdun guztien eskura. Hori dela-eta, gure herriko bizimoduari buruz, 1930etik 1936 urtera bitarteko egunkarietan eta aldizkarietan argitaratu ziren kronikak eta albisteak bildu eta digitalizatu dira. Guztira, 394 kronika eta 1.607 albiste jarri dira Interneten
- Ikus hemen: Elgoibarko kronika zaharrak (elgoibar.org)
∞ Lotura duten albisteak:
- Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa aurkeztu da (2008-04-16 elgoiBARREN.net)