- Noiz: Uztailaren 1etik 23ra, astelehenetik barixakura. 10:00etatik 13:00etara.
- Norentzat: Deialdia irekia izango da, nahi duten Altzolako bizilagunenei zuzendua.
- Adina: Jarduera guztiak adin bakoitzerako moldatuta egongo dira.
- Hizkuntza: ekintzak euskaraz burutuko dira, norbaiten beharra dela-eta gaztelera erabili behar bada erabiliz, baina kasu horretan ere komunikazio elebiduna erabiliko da
Zubibaik, planteatutako helburuak honako hauek dira:
- Auzoko ume eta gazteei udarako aisialdi proposamen bat egitea
- Auzokide gazteen arteko harremanak sendotzea
- Auzokide gazteen garapen pertsonalean eragitea
Eskaintza zabala prestatu dute Zubibaikoek: tailerrak (zetazko bolatxoen marrazkia, karetak, malabare pilotak, kamiseta tindaketa, gatz poteak, lore sikuen koadroa, e.a); ezagutza jokuak (“Laranja eta limoia”, eserlekuak, e.a); herri kirolak (lokotx bilketa, txingak, sokatira, e.a) edo joko erraldoiak (puzlearen jokoa).
- Ikus hemen: Ekintza guztiak eta bakoitzaren inguruko xehetasunak (pdf)
• Altzolako inguruak ezagutzeko txangoa
Zubibai elkartea Altzolari saiatzen ari da auzoari bizitasuna ematen eta hainbat ekintza antolatu izan dituzte azken aldian. Horietako bat izan zen joan zen asteburuan Altzola inguruetan egin zuten txangoa edomendi irteera. 28 lagun elkartu ziren eta eguraldiaren baimenarekin giro onean eta busti gabe egin ahal izan zuten ibilaldia. Goizeko 9:45ean abiatu eta 13:00etan ailegatu ziren berriz Altzolara. Zelaia parkean antolatu zuten luntxarekin, "beti bezala irteerako onena" eman zioten amaiera txangoari.