Aurtengo ikasturtean Agenda 21 proiektuaren baitan energiaren gaia
lantzeaz gainera, hondakinak eta horien gestioa ere ikutu dituzte,
azaldu du Ander Zubizarreta Herri Eskolako irakasleak. Elgoibarko
hondakinen egoeraren inguruko diagnosia ere egin dute, eta Deba ibaia
eta erreketako ertzetan plastikozko poltsa larregi zeudela konturatu
ziren. Hori ikusirik, esku hartu eta lanari ekitea erabaki zuten.
Gaur (ekainak 19) goizean 24 ikaslek gogotsu ekin diote erreka-ertzak garbitzeari. Udaleko brigadak laga dizkie erreka garbitzeko beharrezko materiala eta tresneria; aitzurrak, zakar poltsak, eskularruak, katiuskak, e.a.
Deba ibaiarekin konparazioan, nahiko garbi daude San Lorentzo errekako bazterrak, baina ikasleen lanaren fruituak berehala bistaratu dira. Uretan sartu eta era guztietako zakarrak hasi dira ateratzen: coca-cola latak, paper eta kartoiak, alkoholdun edarien beirazko boteilak… poltsak erdi betetzen hasita zeudela laga ditugu.
Argazkiak:
{mosimage} |