Sallobenteko ermitako atetik bost metrora geratu da kamioia, ez aurrera eta ez atzera. Bi gidari txekiarrek laguntza teknikoa eskatu dute eta mekanikoak matxuraren zergatiak ikertzen ari dira uneotan. Aipatzen zutenez, abiatze-motorrean egon daiteke matxuraren jatorria. Arratsaldera arte ezin izango zutela konpondu esan diete gidariei. Hortaz, bertan jarraitu beharko du kamioiak. Zorionez, ez du errepidea alderik alde oztopatu, eta doi-doi bada ere autoak pasatzeko lekua dago.
Nola eman buelta?
Arazo mekanikoari konponbidea ematen diotenean, bigarren arazo bati egin beharko diote aurre; nola eta non eman buelta? Aurrera ezin du gehiago egin, bidea asko estutzen baita. Hala bada, atzera jo beharko du itzulia emateko nahikoa leku topatu arte. Kamioilariak ohituta dauden arren ez dauka lan erraza.
Ez da horrelako gauza bat gertatzen den aurreneko aldia. Sallobente inguruko bizilagunak kexatu izan dira aurrez, eta horrelakoak berriz ez gertatzeko seinaleztapen hobea jartzeko eskaerak egin izan dituzte.
- GPSak galduta Sallobente auzoan (sustatu.com)