Hirugarren urtez Mostra de Folklore Penedes-en hartuko du parte Haritzek

elgoibarren.net 2008ko uzt. 9a, 13:35


Haritz Euskal Dantzari Taldeak Mostra de Folklore Penedés-en hartuko du parte Uztailaren 18,19 eta 20an. Eibarko Kezka dantza taldearen laguntzarekin batera arituko da Katalunian dantzan eta baita Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasleen laguntzarekin ere. Elgoibarko Udal Txistulari Bandako txistulariak eta Felix eta Eider trikitilari eta pandero joleak arduratuko dira musikaz.


Hirugarren urtea da jada Haritz dantza taldeak jaialdi honetan parte hartzen duela, izan ere, pasa den bi urteetako edizioetan ere dantzan aritu baita bertan.

Honako hauek dira aurten Haritzekoekin batera parte hartuko duten taldeak:

Iaz, 2007an, Haritz EDTk Bartzelona hiriburuan eskaini zuen saioko irudia

Uztailaren 18an, La Bisbal del Penedés herrian dantzatuko du Haritzek. Bertan, Soka-dantza, Gipuzkoako dantzak, Neskatxen Esku-dantza, dantza-soltea eta Bizkaiko dantzak eskainiko ditu.
Uztailaren 19an, goizean, El Vendrell herrian, jaialdian parte hartzen duten talde guztiek kalejira bat eskainiko dute. Arratsaldean, meza bitartean, pieza bat dantzatuko du Haritz dantza taldeak, eta azkenik, gauean, Cubelles herrian, talde bakoitzak 15 minututako saioa burutuko du, Haritzekoek Luzaideko inauteriak plazaratuko dituztelarik.
Uztailaren 20an, azken emanaldia burutuko dute arratsaldez, El Vendrell-eko ramblan. Hemen ere, Luzaideko inauteria ikusi ahal izango da.
 
  Lotura duten albisteak: