52 gaztetxok parte hartuko dute Sanloren eskubaloi Campusean

elgoibarren.net 2008ko uzt. 9a, 14:33

 
52 lagunek, 26 neskak eta 26 mutilek eman dute izena astelehenean (uztailak 14) Eibarren hasiko den Udako Eskubaloi Campusean parte hartzeko.
  • Bestalde, Sanlo Eskubaloi Kirol Klubak uztailaren 17an (eguena) ospatuko du urteko batzar orokorra. Kultur Etxean 19:00etan.


Eskubaloiaren oinarri eta kontzeptuak bereganatzeaz gainera, eskubaloi campusean izena eman duten 52 gaztetxoek kanoetan (Zumaian), igerian (Eibarko igerilekuetan) eta hondartzako eskubaloian (Deban) trebatu eta gozatzeko aukera ere izango dute. Aisialdiko lau profesionalek gainbegiratuko dituzte ekintza guztiok.
Gustura jendearen erantzunarekin
Lehen campusa izaten ari den erantzunarekin oso gustura daude antolatzaileak eta izena eman dutenek eskubaloi irakaspenetaz haratago ondo pasako duten esperantza daukatela adierazi dute. “Lehen deialdiak izan duen arrakastak antzerako ekintzak antolatzen jarraitzeko indarra ematen digu” gaineratu dute Sanlo-ko arduradunek.
Eskubaloi entrenatzaileei dagokienez, berriz, Sanlo EKTko lau entrenatzaile eta lehen nazional mailan dagoen C.B. Granollers taldeko jokalari, eta aldi berean talde bereko behe mailako taldearen entrenatzaile ere baden lagun bat arduratuko dira alor teknikoaz. Asobal Ligako jokalari batek ere zuzenduko ditu bi egunetako entrenamenduak.
 
  ∞ Lotura duten albisteak: